HIZKUNTZA ETA ARTEA


 ARTEA ETA HIZKUNTZA

 

 

 Ipuinen eta Artearen bitartez euskara lantzea dugu helburu: orrialde honetan, taldean egindako lanak ikus daitezke.

Beldar gosetia 


Beldar gosetiaren gorputza puxika bat erabiliz marraztu  dugu.  Tenpera kolore desberdinak nahastuz, gorputza eta burua margotu dugu. Tenpera lehortu ostean, begiak, sudurra, ahoa, hankak eta ileak marraztu ditugu. Honatx ikasleen lanak!

 



Beldar gosetia eskolan zehar ibili da fruitu lehorrak, hostoak eta fruta jaten.

Lehoi bat Parisen

Beatrice Alemagnaren ipuin zoragarri honen collage teknika erabili dugu lehoia eta Eiffel dorrea apaintzeko.





 

Izen gabeko oineko behatzak

 

 Gaur Jean Leroy-ren ipuin polit hau landu dugu. Bertan, izen bageko oineko behatzen istorioa kontatzen du. Eskuko hatzek izena duten bezalaxe nahiko lukete eurek ere izen polit bat bilatu. Hona hemen ipuina kontatu ostean egin dugun eskulana.